top of page

 

 

FRUSTUM 1/0

 

 

“Frustum segundu bat", argazki mekanismoak propio, eszenaren mozketa denboral edo espazialaren bitartez, bere burua auto errepresentazeko edo zentsuratzeko duen aukerez hitzegiten du.

Seriearen irudi desberdinetan, orban edo teloi bat antzeman daiteke, obturadorea edo kortinillak –flasetik irtendako argiaren  abiadurari esker atzemana, kongelatua-, goranzko bidean doala, haren atzean dagoen irudia erakutsiz. Honela alde batetik kameraren mekanismoa edo barnealdea ikus dezakegu. Alde ezkutua edo ezezaguna, eta bestetik, medioarekiko kanpoa, kamarak propio argiari esker atzemateko kapaza den ingurumena. Argiei eta denborari esker sortzen den barne eta kanpo jokoa.

 

Seriak edozein “toma” fragmentu ezberdinen batuketa bat besterik ez dela frogatzen du, zeinetan pelikula edo CCD a argiz blaitu egiten den irudi bakarra eratzeko. Denboraren atzematerako mekanismoak; batuketa dilatazio bezala ulertua. Kasu zehatz honetan, emaitza, hau posible egiten duten medio teknikoen presentzia erakusten digun irudi bat izanik.

 

 

Fitxa Teknikoa

 

- Izena: “Frustum 1/0”.

- Teknika: Argazki digitala. Argi kutxak.

- Neurriak: 60 x 40,17 zm ko 9:

“f/3 -1/6000”, “f/3 -1/4000”, “f/3 -1/2000”,

“f/3 -1/1500”, “f/3 -1/1000”, “f/3 -1/500”,

“f/3 -1/350 ”, “f/3 -1/250 ”, “f/3 -1/180”.

- Data: 2017. 

- Egilea: Xabier Barrios.

 

         

xabier barrios 1/0 01
xabier barrios 1/0 02
bottom of page