FRUSTUM_XYZ
Argazki hauek frustum fisiko edo eskultorikoa leku desberdinetan txertatuz, espazioa mugatzeko modu desberdin bat aurkezten dute. Espazio haietatik zati bat arrapatzen duten fragmentuak, hauek haien ingurumenetik isolatuz.
Fragmentu haietan, inguruma industrialetako hondakinak eta landaredia ikus ditzakegu, baso erdian dauden trikuarri zaharrak, zerealez goldatutako soroak, goroldioz betetako zuhaitzen motzondoak edo erlehentzako babesleku den abandonatutako obra baten hare tontorra. Natura eta gizakiaren eskuhartzeak topo egiten duten tokia, paisaia eraikitzen duen elkarrizketa.
Sikiera, estruktura zurrunago batek asaldatutako paisaia. Errepresentazioari, lege metematikoei eta ideien munduari zor zaion estruktura, ingurua eszenatoki bihurtzen du, “fragmentu” horiek monumentalizatuz. Espazioa pentsamenduarentzako moldagarri bihurtzen da, akzioaren bidez eraldatua izateko prest. Naturaren eta denboraren ahalmen alabeharrezkoaren bidez oraindik ere, inposatutako ideia eta lege horiek menderatzeko gai den arren.
Fitxa Teknikoa
- Izena: “Frustum_XYZ”.
- Teknika: Fotografía digital.
- Neurriak: 30 x 21 zm ko 20.
- Data: 2017.
- Egilea: Xabier Barrios.